Zizur Zendea Ekialdeko Nafarroan kokatuta dagoen udalerria da, 48,64 km²-ko azalera duena. 2014ko urtarrilaren 1ean egindako erroldak Zizur udalerriko populazioa 3796 biztanleko kopurua zehaztu zuen. Iruñerriko udal honek mugakide ditu Oltza Zendea, Barañain eta Iruñea iparraldean, Galar ekialdean, Izarbeibarko Ukar, Uterga, Adios, Legarda eta Gares hegoaldean eta Zabaltza eta Etxauri mendebaldean.

Historiari dagokionez, historiaurreko garaiko aztarnak aurkitu dituzte, silexezko erremintak zehatzago izateko. Aurkikuntz horiek jakitera eman zuten historioaurreko garaitik pertsonak Zizurren bizi zirela.


Zizur Zendea bederatzi herri txikik osatzen dute. Zeharzki honakoak dira bederatziok: Asterain, Baternain, Gatzolatz, Larraia, Muru Asterain, Sagues, Undio, Zarikiegi eta Zizur Txikia. Esan beharra dago halaber, Zizur Nagusia, Barañain, Eultza eta Etxabakoitz Zizur Zendeako herriak izan zirela garai batean nahiz eta gaur egun aparte egon. Horretaz aparte, Zizur Nagusia eta Zizur Zendea bereizi behar dira, ez direlako herri bera. Zizur Nagusia 1992an banatu zen Zizur Zendeatik eta populazio igoera ikaragarria ukan zuen denbora gutxian. 1981 urtean 2382 biztanle izatetik 2001ean 11639 biztanle izatera pasatu zen.

Zizur Zendean eraikuntza erlijioso ugari daude ikusgarri, XVI-XVII. mendeetan egondako ekonomia hazkundea dela eta, arkitektura erlijiosoak gorakada itzela eduki zuelako. Hauen artean 
Gatzolatzeko eliza edo Asteraineko eliza aurki ditzakegu adibidez.


Mapio.net webguneari esker zuenganatua


Politika arloan UPN-k (Nafar Herriaren Batasuna) berriro lortu zuen garaipena 2015 urteko azken udal-hauteskundetan, 2011ko garaipena errepikatuz. Emaitza hauek direla medio, Jesus Antonio Barricartek lortu zuen alkatetza.


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: