BERRIKI

Litecoin (LTC ou Ł,ingelesez "moneta arin") P2P bidez sustengatzen den kriptomoneta bat da, eta MIT lizentzia pean argitaratutako kode askeko software proiektua. Bitcoin kriptomonetan oinarritua, haren antza ia berbera du. Kode irekiko protokolo kriptografiko batean oinarritua, ez dago inongo agintaritza zentralen kontrolpean.



Aste honetan eguraldia nahiko konstantea izango da. Bakarrik asteartean egingo du euria eta beste egunetan zehar eguzkiak eta lainoek hartuko dute gure egunen gehiengoa. Tenperaturaren aldetik, nahiko altua izango da aste guztian zehar.




Avengers: Endgame 2019ko Anthony eta Joey Russo estatubatuar zinema zuzendarien superheroi film bat da. Marvel Comics-en Avengers superheroi taldean oinarritua, The AvengersAvengers: Age of Ultron eta Avengers: Infinity War filmeen jarraipena da, eta Marvel-eko unibertso zinematografikoaren hogeitabigarren filma da.



no image
Nano (aurretiaz Raiblocks izenez ezagutua) kode irekiko P2P kriptomoneta da. Honen latentzia baxu eta errendimendu altuari esker, berehalako transakzioak eskaintzen ditu, interesik gabe hain zuzen ere. Bitcoinak ez bezala, Nano kriptomonetak ez du Blockchain teknologia erabiltzen, DAG baizik.
Nano kontu bakoitzak bere bloke katea dauka “ Block-lattice ” izeneko arkitektura erabiliz, igorle eta hartzaileak egindako lan froga txiki batekin ia bat-bateko transakzioak ahalbidetzen ditu. Mehatzarien lanaren beharrik ez dagoenez transakzioak balioztatzeko, ez dago komisiorik.
2019 ko abuztuan kaleratu zuen Knocked Loose talde Estatu Batuarrak. 11 kantaz osatutako bigarren lana dute Oldham County-ko gazteak. Pure Noise Records zigilupean argitaratu dituzte kantak beste behin ere. Irailetik aurrera mundu osoan zehar birak egiten hari dira diskak behar duen zabalkuntza izan dezan.

Gaurkoan "trapped in the grasp of a memory" kanta dajarkizuegu, espero dugu zueb gustokoa izatea.





Eguraldi gorabeheratsua espero dugu aste honetan Artean. Astelehenetik ostegunera bustitik igaroko dira, nahiz eta eguzkia tarteka aterako den. Asteburu aldera eguraldiak asko hobetuko du, tenperaturen igoera eta eguzkiaren iteerari dagokionez.Tenperaturei dagokienez, astean zehar aldaketak emango dira, asteartea eta asteazkena egun hotzenak izanik, gainerako egunetan tenperatura goxoak izango dira. Azkenik, haizeari dagokionez, astelehen eta ostegunean batez ere izango ditugu haize bolada indartsuak ikusgai. 



Osagaiak


  • 2 Kg muskuilu
  • Litro laurdena ardo zuri
  • Kaienako pipermina, mutur bat
  • Perrexil xehatua
  • Patata frijituak, kraskatsuak





Errezeta

Ur zurrusta hotzaren azpian garbituko ditugu muskuiluak, tentu eta kontu handiz. Baztertu egingo ditugu hondaturik edo zabalik daudenak, eta bizarretatik tiraka garbituko ditugu zikinenak. Kazola tapadun batean isuriko dugu ardo zuria eta gaineratu kaiena muturra. Sutan jarri eta, isurkaria bor-bor hasi orduko, erantsiko ditugu muskuiluak. Kazola tapa dezagun ondoren. Minutu batzuen buruan erretiratuko ditugu zabaldutako muskuiluak. Perrexila gainetik hautseztatu eta hoztu aurretik jango ditugu, patata frijituekin batean.

Egoste salda arrain zopa edo arraina saltsan egiteko gordeko dugu, nahi bezala, baina ez arren bota!