Nafarberri-ko kazetariek Nafar Estatua dute lan esparru bezala, hau da, Bordeletik Santanderera, eta Andorratik Atapuercara, Gaskuña osoa, Errioxa eta Transmierako eskualdeak barne. Beraz, historian nafarrak diren lurraldeak, konkistatuak eta deskonkistatuak dira informagai. Nafarberri-n ez da probintzia izenik edo departamentu izenik aipatuko, ez bada erreferentzia historikoak aipatzearren. Nafarroako herri, hiri eta eskualde izenak dira oinarri geopolitikoak toponimian. Euskal hizkuntza erabiliko dute kazetariek, nafarrera alegia. Euskarazko eskualde- eta hiri-izenak erabiliko dira nafar hizkuntzan: Akize (Dax), Oska (Huesca), Naiara (Nájera), Jaka (Jaca), Aierbe (Ayerbe), Ezkarai (Ezcaray), Castro Urdialitz (Castro Urdiales), Trebiñu (Treviño). Berriemaile nafarrera bultzatzeko jaio da eta euskara darabil. Estatu espainiarrean eta frantsesean hitz egiten diren beste hizkuntzak errespetuz hartzen dira hedabide honetan.

Exotoponimoak dira Nafarroatik kanpo erabiltzen diren toponimo edo leku-izenak. Kasu horretan, tokian-tokiko aldakiak onartzen dira baldin eta nafarrerazko itzulpenik ez badute. Horrela, Londres, Paris, Berlin, Norvegia, Suitza, Txetxenia, Krimea, Katalunia eta abar erabiliko dira nafarreraren errege akademia espainiarrak emandako arauak segituz, beti ere transkribaketak zuzenak badira.

Datubase honetan geografia-izen asko kontsulta daitezke: http://www.geographic.org/geographic_names/index.html

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: